MAGYAR ENGLISH DEUTSCH EUSKARA CATALÀ ESPAÑOL JĘZYK POLSKI FRANÇAIS ROMÂNĂ

Nazio eskualdeak babesteko Europako mugimendua!

Eskualdeen arteko berdintasuna eta eskualdeetako kulturen iraunkortasunaren aldeko EBren ekintza juridikoa!

European Citizens' Initiative • Europako Hiritarren Ekimena • Европейска гражданска инициатива • Evropská občanská iniciativa • De europæiske borgerinitiativ • Euroopa kodanikualgatus • Eurooppalainen kansalaisaloite • L'initiative citoyenne européenne • Iniciativa dos cidadáns europeos • Πρωτοβουλία των Ευρωπαίων Πολιτών • Europees Burgerinitiatief • Europska Građanske inicijative • Tionscnamh Eorpach na Saorámach • Evrópskra ríkisborgara Initiative • Iniciativa Ciutadana Europea • Europejska Inicjatywa Obywatelska • Eiropas pilsoņu iniciatīva • Eiropas pilsoņu iniciatīva • Inizjattiva taċ-Ċittadini Ewropej • Európai polgári kezdeményezés • Europäische Bürgerinitiative • Iniziativa dei cittadini europei • Европейская гражданская инициатива • *Iniciativa dos Cidadãos Europeus • Iniciativa Ciudadana Europea • Iniţiativa cetăţenească europeană • Europeiska medborgarinitiativet • Európska občianska iniciatíva • Evropska državljanska pobuda • Avrupa Vatandaş Girişimi • Menter Dinasyddion Ewropeaidd

Demokrazia zuzena eta hiritarren ekimena EBn Erregio Nazionalen eskubideen alde eginez Eskualdeen arteko berdintasunaren aldeko Europako Hiritarren Ekimena Gure boluntarioa izan zaitez!
Beharrezko informazioa Informazio zehatza Herritarren batzordea Aldekoak Berriak

Demokrazia zuzena eta hiritarren ekimena EBn

Lehen demokrazia eredua, antzinako Greziakoa, demokrazia zuzena zen. Praktikan, honek esan nahi zuen herriak- Atenaseko hiritar askeek osatutako gizarteak- erabaki guztiak elkarrekin hartzen zituela. Dena dela, Atenasen Urrezko Aroa amaitutakoan, Periklesen gobernupean (Kristo jaio baino bost mende lehenago) sistema hau deseginda geratu zen.

Ezer baino lehenago,deuseztatze honen arrazoiak ulertu behar dira, gaurko demokrazia zuzenak eskaintzen dizkigun aukerak eta tresnak ondo ulertzeko. Atenaseko Agora hark 5000tik 6000ra bitarteko lagunentzako tokia ematen zuen,eta zenbaki hau handiegi gertatzen zen, gaiak ikuspuntu orekatu batekin eta denon interesetan oinarrituta eztabaidatzeko.

Honek berehala ekarri zituen herri batzarraren polarizazioa (ecclesia), aberats eta txiroen arteko gatazkaren gorakada eta "klase borrokaren" demagogia. Demokrazia zuzenaren (herri batzarrarekin) helburuei lagundu ez zien beste faktore bat izan zen Atenaseko hiritarrek hilean hiruzpalau batzar izan ohi zituztela, eta politikagintzan buru belarri sartuta bizi zirela. Giovanni Sartorik demokraziaren inguruan idatzi zuen liburu ospetsuan esaten zuen moduan, politikarako grina hark ekonomiaren beherakada ekarri zien.

Aro modernoan, lurralde estatua izan zen demokrazia berrezartzeko markoa, lehenagoko hiri-estatua izan beharrean. Testuinguru honetan, demokrazia zuzena (hau da, agoran ematen zen eztabaidan gorpuzten zena) ezinezko gertatzen zen, eta ondorioz ekarri zuen demokrazia ordezkatzailea ezartzea. Aldaketarako oinarri horien gainean, legebiltzarrak herri ordezkaritzaren tresna bilakatu ziren, eta hasiera eman zitzaion hauteskunde demokratikoak egiteari.

XX. eta XXI. mendeetan, demokrazia zuzenaren jarduna nabarmen gutxitu da estatu modernoetan, demokraziaren ikuspuntu modernoa ordezkaritzaren inguruan errotzen baita.

Demokrazia zuzenerako hiru eredu instituzional sortu dira – hiritarrek erabaki politikoak har ditzaten- gaur egungo ordezkapen sistemetan. Funtsean dira: a) erreferenduma (nazionala edo tokian tokikoa); b) herri ekimenak eta; c) ohiz kanpoko deialdiak. Instituzio eta prozedura hauen helburua da demokrazia ordezkatzailearen gabezi eta akatsak konpentsatu ahal izatea.

Gehien erabili ohi den prozedura da erreferenduma, hautesleek politikagintzako gaiak edo ekimen legegileak zuzenean bozkatu ahal dituztelako. Erreferendumaren emaitza zilegia izan dadin, garrantzitsuena da galderak sinpleak eta argiak izatea (hautesleek argi eta garbi interpretatzerik izan dezaten). Ondorioz, erreferendumean bozkatzeko eramaten den galdera kontu handiz arautu beharra dago. Hortaz, galdera batzuk daude, konstituzio eta lege batzuen arabera erreferendumera eraman ezin direnak. Konstituzio eta lege hauek ere arautu behar dituzte erreferendumak gidatzeko eta kudeatzeko moduak. Emaitzen ondorio juridikoei dagokienez, erreferendum lotesleak edo kontsulta-erreferendumak izan daitezke.

Gai honen inguruan ez dago estandarizatutako terminologiarik. Erreferendumaren ordez, herri botoa eta plebizitua dira gehien erabiltzen diren terminoak. Plebizitu hitza erabiltzen da burujabetza aldaketaren inguruko galderaren bat planteatzen denean (lurralde baten burujabetza,esate baterako) edo gobernu/estatu formari buruzko galdeketa egiten denean. Herri botoa da "aterki-termino" deituko genukeena, hainbat egoera hartzen baititu.

Herri ekimen baten kasuan, demokrazia zuzenak hiritarrei ematen die (sinadura kopuru zehatz bat batu ondoren, jakina) galdera edo gai bat erakunde legegileen egutegian sartzeko aukera. Honek arautze bat behar du sinadurak batzeko orrien formaren eta egiaztapenenaren inguruan, sinadurak erregistratzeko prozesuan, epeen iraupenean, eta dagokion erakunde legegileak herri ekimena eztabaidatzeko ezarri dituen sinadura kopuruaren gainean. Prozedura hauetarako, herrialde bakoitzak ezarri ditu bere praktika eta ohitura propioak.

Politikagintzan eta politikaren zientzian, parlamentuarekin alderatzen badugu, erreferendumak erabaki politikoak hartzeko beheko prozeduratzat hartzen dira. Demokrazia zuzena,beraz, demokrazia ordezkatzailea osatzera edo zuzentzera mugatzen da. Batzuek esaten dute demokrazia zuzenaren tresnek ezegonkortasuna eragiten dutela demokraziaren beraren funtzionamenduan. Europan dauden "nazio erregioen" ikuspuntutik, demokrazia zuzenaren balizko eragin desorekatzaile eta aldakor hori berori,aukera estrategiko handia litzateke, zuzenbide publikoan aldaketak sartzeko balio ahal baitu (autonomia, autogobernua).

Kasu honetan, ezegonkortasun hori "trantsizio" gisa interpretatu beharra dago, zuzenbide publikoaren markoaren eraldaketa,alegia, non demokrazia zuzenaren prozedurak demokraziaren abangoardian kokatzen diren. Une honetan, guztiz aipatu beharrekoa da Hungariako Auzitegi Konstituzionalak emaniko ebazpena. Hala dio: "boterearen jardun zuzena herri burujabetzaren jardunaren forma berezia da,eta erabiltzen den salbuespen kasuetan, ordezkaritza boterearen jardunaren gainetik lehenetsi beharra dago".

EBko maila anitzeko gobernuan dagoen burokrazia demokraziarik eza bailitzan, eta legez kontrako gobernu formatzat jotzen dela kontuan hartuta, Europar Batasunak egoera hau konpontzen saiatzen da, demokrazia zuzenaren tresna zuzentzailearen bidez.

Europar Herri Ekimena lehen aldiz sartu zen Lisboako Itunean. Agiri honetan zera ezarri zen "gutxienez Estatu kide kopuru esanguratsu bateko milioi bat hiritarrek ahalko dute Batzordea bere eskumen esparruko gaien inguruan proposamena aurkeztera gonbidatu, hiritar hauek gaiok tratatuak aplikatzeko ekimen juridikoaren beharra dutela pentsatzen dutenean". Gauzak horrela, oinarri honen gainean, EBren zuzentarau baten arabera, ekimena gutxienez 7 Estatu kidetako 7 hiritarrek osatutako batzordeak aurkeztu beharko du. Europar legebiltzarreko diputatuak ezin dira batzorde honetako kideen artean sartu. Estatu kide bakoitzeko gutxieneko izenpetzaile kopurua, Herrialde bakoitzak Europar Legebiltzarrean dituen diputatu kopuruaren oinarrian kalkulatzen da (Europar Legebiltzarrean duten hautetsi kopurua bider 750).

Babes adierazpenak batu baino lehen, antolatzaileek Europa Batzordeak "on line" erregistrorako sortu duen sistemaren bidez eskatu beharko dute ekimena Europar Batasuneko hizkuntz ofizialen batean inskribatzea. Batzordeak eskari horri, planteamendua erregistratu eta ondorengo bi hilabeteetan erantzun beharko dio, eta eskaria erregistratzeari uko egin diezaioke, a) hiritarren komitearen osaketak araudia betetzen ez badu edo ordezkaririk izendatu ez badu; b) planteatu den proposamena Batzordearen eskumen markotik kanpo baldin badago eta; c) ekimena gehiegizkoa, nabarmen friboloa edo iraingarria baldin bada; d) ekimena Batasunaren baloreen kontrakoa bada.

Proposatzen den ekimen hori ofizialki erregistratu ostean, antolatzaileak eskatu ahalko du ekimen berori Batasunaren beste hizkuntza ofizial batzuetan erregistratzea.

Ekimena babesteko adierazpenak paperean edo "on line" batu ahal dira. Estatu Kideek babes adierazpenetarako eredu ezberdinak sartu ahalko dituzte. Estatu kide bakoitzeko agintariek dute babes adierazpen hauek egiaztatzeko eta ziurtatzeko ardura, eta 3 hilabeteko epean baliozko adierazpen kopuruaren egiaztagiria egin beharko dute.

Babes adierazpenak batu ondoren, antolatzaileek ekimena Europar Batzordeari aurkeztu beharko diote, behar bezalako berraztertzea egiteko eta ondorioz hartuko den erabakirako. Batzordeak hiru hilabeteko epean erabaki beharko du planteatu den gaiaren inguruko ekimenik egingo ote duen. Oinarrian, Batzordeak ondorengo hiru erabakien artetik hautatu beharko du, arrazoi egokiak adieraziz: a) Europar Batasunaren Batzordearen eta Europar Legebiltzarraren jardun juridiko berrirako proposamena aurkeztea; b) izango lukeen eraginaren ebaluazioa eskatzea, edo; c ) inolako ekimenik abian ez jartzea.

Ikusten denez, Europar Batzordearen ekimenak forma eta prozeduretarako mugapen zorrotzak ditu gainean. Dena dela, ekimen hauek onuragarri gerta daitezke, beren botere bereziak "aitortuta" dituzten "erregio nazionalen" kasuan, ekimen hau Europa osoaren auzi gisa gauzatu ezkero.

2012-2013 © Eskubide guztiak erreserbatuta. Sortuta eta hostinga bat ColorWeb
Demokrazia zuzena eta hiritarren ekimena EBnErregio Nazionalen eskubideen alde eginez Beharrezko informazioa
Informazio zehatzaHerritarren batzordeaAldekoakBerriakGure boluntarioa izan zaitez!
Bazkide
Szekler National Council Euzko Alderdi Jeltzalea Democratic Convergence of Catalonia Hunagrian Civic Party Hungarian National
Council of Transylvania
Transylvanian Hungarian Peoples Party Democratic Alliance of Hungarians in Romania Party of Hungarian Community
Bazkide
Municipality of Budapest Municipality of Gyergyó-
szentmiklós
Municipality of Csíkszereda Municipality of Sepsiszent-
györgy
Municipality of Vác National Association of Szeklers from Bukovina Society for Hungarians of the Carpathian Basin Society for Szeklerland Municipality of Kézdivásárhely Municipality of Farkaslaka
Municipality of Kerepes Municipality of Törökbálint Rákóczi Association Municipality of
Csíkpálfalva
Municipality of
Eger
Municipality of
Budapest, XV. kerület
Municipality of
Hódmezõvásárhely
Municipality of
Székelyderzs
Citizens' Initiative for a better Komárom
The Sepsireform Association Municipality of
Kápolnásfalu
Municipality of
Szentegyháza
Municipality of
Érd
The National Association of the Transylvanian circles Municipality of
Szentendre
Association for the Transylvanian Hungarians Hungarian Civic Circle Civil Association Civil Organizations Federation of Covasna County
Eudoxia 20 Foundation Municipality of
Mány
Municipality of
Székesfehérvár
Municipality of
Makfalva
Union of Transylvania family associations Association of Transylvanian extended families Hungarian Castle Foundation Municipality of the XXII'nd District of Budapest - Budafok-Tétény YOU ARE IMPORTANT!© Movement
Municipality of
Zebegény
Municipality of
Vargyas
Municipality of
Devecser
Municipality of
Uzon
Municipality of
Békés
Sudetendeutsche Landsmannschaft Municipality of
Újkígyós
Municipality of
Kaposvár
Municipality of
Dévaványa
Municipality of
Püspökladány
Hunnia Baráti Kör Municipality of
Nagykanizsa
Municipality of
Dunaújváros
Municipality of
Enying
Municipality of
Kisláng
Municipality of
Pusztaszabolcs